XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitzaldia

Ikastunitate honetan, hizkuntza dela medio, bi jarduera garrantzitsutan parte hartzen ikasiko duzu: jendaurrean hitz egiten eta entzule ona eta aktiboa izaten. Horretarako, apurka-apurka joango gara hauetariko jarduera bakoitzean aritzeko behar direnak lantzen eta ikasten.

Ikastunitatean zehar honako hauek egingo ditut:

- Hizlari modura:

- Hitzaldia eman entzule-talde baten aurrean.
- Hartzaileak irudikatu eta kontuan izan.
- Nire hitzaldia hartzaileei egokitu.
- Ideia nagusiak aukeratu eta ordenatu.
- Entzuleei begiratu.
- Adibideak jarri entzuleriak hobeto uler dezan.
- Euskarriak erabili (eskemak, gardenkiak, marrazkiak, argazkiak...).

- Entzule modura:

- Arreta jarri.
- Hizlariaren asmoaz jabetu.
- Informazio garrantzizkoena aukeratu eta idatziz jaso.
- Jasotako ideiak erlazionatu (nire esperientziekin, beste gertaera batzuekin, beste kontzeptu batzuekin...).
- Entzundakoa argitzeko edo gaiaz gehiago jakiteko galderak egin.
- Entzundakoaren gainean iritzia osatu.